XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Abesti tonuan

Abesten ariko bazina bezala baina abestera iritsi gabe.

Bihurri tonuan

Tonua igo, jaitsi...

Nahi duzuna egin dezakezu testuari errespetu guztia galduz.

Tonu aspergarrian

Izenak adierazten duen bezala tonu monotonoa erabil ezazu, beti berdina, inongo aldaketarik gabe.

Tonu egokian

Zure ustez irakurri behar litzatekeen bezala irakur ezazu.

Ahalik eta espresibitaterik handiena emanez.

Noren ahotsa: Tinbrea

Bestalde, ipuinetako pertsonaiek ez dute beti zure ahotsarekin hitz egin beharrik:

Otsoak otso ahotsarekin hitz egin dezake.

Antxumeak antxume ahotsarekin.

Gogoratu asko gustatu zaizun ipuinen bat eta hitz eginarazi pertsonaia bakoitzari berak edukiko lukeen ahotsarekin.

Entzun Beleko Irratian Kleo, monstruo txikia ipuina.

Irakurgaiak 6 liburuan 66. orrialdean aurkituko duzu idatzita.

Bigarren entzunaldi batean, entzun ahala joan zaitez irakurtzen.

Bide batez, kontalariak ematen dion entonazio, tono eta tinbre ezberdinetan arreta ipini.

Ondoren ozenki irakur ezazu ipuina, kontalaria imitatuz.

Entrena zaitez, gero kontalari on bat izateko.